Marijesiek lehenengo batzarra egingo dute bihar, kultur etxean
GERNIKA-LUMO // Aurtengo errondak prestatzen hasteko lehenengo batzarrerako deia egin dute Gernika-Lumoko Marijesiek. Gabonak aurreko bederatzi gauetan kantuan ateratzen dira hainbat herritar Gernika-Lumon, kalerik kale koplak abestuz. Bederatziurrena ...
GERNIKA-LUMO // Aurtengo errondak prestatzen hasteko lehenengo batzarrerako deia egin dute Gernika-Lumoko Marijesiek. Gabonak aurreko bederatzi gauetan kantuan ateratzen dira hainbat herritar Gernika-Lumon, kalerik kale koplak abestuz. Bederatziurrena deitzen dioten hori prestatzen hasiko dira, eta batzarra egiteko lehen deialdia luzatu eta parte hartzeko deia egin dute. Barikuan bihar batuko dira, 19:30etik aurrera, Gernika-Lumoko Kultur Etxean.