Liburu digitalak doako maileguan eskaintzen hasi da liburutegia
Bermeoko udal liburutegiak erabiltzaileentzako zerbitzu berria abiarazi du. Hala, liburu digitalak doako maileguan eskaintzen hasi direla jakinarazi dute. Zerbitzu horretaz baliatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da liburutegiko bazkide txartela eduk...
Maileguan dauden liburuak www.liburuklik.euskadi.net webgunean ikusi ahalko dituzte erabiltzaileek. Ondoren, telefono mugikorretan, liburu elektronikoetan,tabletetan edota ordenagailuetan jaitsi ahalko dituzte. Erabiltzaile bakoitzak bere pasahitzarekin hartu ahal izango ditu aukeratutako liburuak.
Liburutegitik azaldu dutenez, zerbitzu hori jaso ahal izateko erabiltzaileek ezinbestekoa izango dute Interneterako konexioa edukitzea, zerbitzua online eskaintzen baita. Gainera, liburutegiko bazkide izan beharko da. Bazkide txartela ez dutenek liburutegian bertan eska dezakete txartela.
21 egunerako mailegua
Erabiltzaile batek, gehienez, bi liburu mailegatu ahalko ditu aldi berean, eta 21 egunez edukiko du. Ondoren, ezabatu egingo dela adierazi dute. Hala ere, mailegua iraungi baino bost egun lehenago erabiltzaileari mezu bat bidaliko zaio, gogorarazteko.
Bermeoko Udalak, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiekin batera eskaintzen du mailegu zerbitzu hori, Eusko Jaurlaritzaren Liburutegi Zerbitzuaren ekimenari esker.