Ipuin kontaketa saioa izango da bihar udal liburutegian
BERMEO // Behinola ipuin kontalariek Amonaren sutondoko ipuinak ipuin kontaketa saioa eskainiko dute bihar, 18:00etan, udal liburutegian. Ikuskizun horretan, ipuin tradizionalak, euskal mitologiakoak, hainbat herritakoak eta asmatutako ipuinak entzun a...
BERMEO // Behinola ipuin kontalariek Amonaren sutondoko ipuinak ipuin kontaketa saioa eskainiko dute bihar, 18:00etan, udal liburutegian. Ikuskizun horretan, ipuin tradizionalak, euskal mitologiakoak, hainbat herritakoak eta asmatutako ipuinak entzun ahalko dituzte batzen direnek. Publiko gehiena ipuinetan modu desberdinetan sartzen saiatzen dira kontalariak. 4 urtetik gorako umeei zuzendutako saioa da biharkoa, eta jakinarazi dutenez, 50 umerentzako lekua baino ez da egongo.