Berriatuarrek desanexioaren 31. urteurrena ospatuko dute zapatuan
Herritarrak egun osoko jaian murgilduko dira herriaren desanexioaren urteurrena ospatzeko. Bihar Berriatuko argazki zaharren liburua aurkeztuko dute, bideo gelan31 urte bete dira aurten Berriatua Ondarroatik desanexionatu zenetik. Eta urteurrena ospatz...
Herritarrak egun osoko jaian murgilduko dira herriaren desanexioaren urteurrena ospatzeko. Bihar Berriatuko argazki zaharren liburua aurkeztuko dute, bideo gelan
31 urte bete dira aurten Berriatua Ondarroatik desanexionatu zenetik. Eta urteurrena ospatzeko, urtero egin legez, berriatuarrek jaia egingo dute zapatuan; ekintzaz betetako eguna izango da zapatukoa.Zehatz esateko, desanexioaren urteurrena martitzenean izan zen; egunean bertan kanpai hotsak eta bolanderak bota zituzten, 12:00etan puntuan.
Baina jai handia etzi egingo dute herritarrek. Erroak loran izenburupean, herritarrek bazkari herrikoia egingo dute Mendibarren frontoian. «Berriatuarron jaia izango da», gaineratu dute.
Bazkaria egiteaz gain, kantaldia eta erromeria ere egingo dute berriatuarrek. Eta urtero egin modura, ospakizuna jai giroan biziko dute.
Argazki zaharren liburua
Baina zapatuko hitzordua ailegatu aurretik, herritarrek beste hitzordu bat daukate ipinita biharko: 19:30ean Berriatuko argazki zaharren liburua aurkeztuko dute, bideo gelan.
Duela bi urte hasi ziren herritar batzuk herriko argazki zaharrak biltzen eta digitalizatzen (Saioa Lopez eta Itziar Aramaio zinegotziak). Eta kontuz kontu, proiektu xumea zena handituz joan da.
Herritarrengandik jasotako argazki zahar guztiak digitalizatzeaz gain, ordenatu eta izendatu egin dituzte herritarrek, borondate osoz.
Berritxuarrak. Argazkiak berbetan: 1.887-1.960 izenburua dauka liburuak, eta Berriatuko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz egin dute.
286 orrialdetan 342 argazki daude bilduta, eta hamar kapitulutan dago banatuta; bederatzigarren kapituluraino 1.887tik 1.960ra arteko argazkiak daude sailkatuta, eta azken kapituluan herriko momentu historikoak daude, desanexioa eta uholdeak, esaterako.
Kapituluez gain, argazki guztien fitxategia ere jasotzen du liburuak; argazkiak nork eman dituen eta abar jaso dute.
Argitalpenaren diseinua eta maketazioa 11Barri diseinu eta komunikazio enpresak egin ditu.
Horrela ba, biharko aurkezpenagaz hasita, ekintzaz betetako asteburua daukate aurretik berriatuarrek.