Perretxikoak ezagutarazteko erakusketa egin dute
Antoliñape elkarteak antolatuta, joan den asteburuan perretxiko eta onddo erakusketa egin zuten Gautegiz Arteagan. Zapatuan batu zituzten perretxikoak eta domekan egin zuten erakusketa. Aurtengo ekitaldian 145 perretxiko mota batu zituzten arteagarrek...
Antoliñape elkarteak antolatuta, joan den asteburuan perretxiko eta onddo erakusketa egin zuten Gautegiz Arteagan. Zapatuan batu zituzten perretxikoak eta domekan egin zuten erakusketa. Aurtengo ekitaldian 145 perretxiko mota batu zituzten arteagarrek. Miguel Kubero adituak egin zuzen sailkapena; eta, hark azaldu zuenez, aurtengoa urte oso eskasa izaten ari da perretxiko zaleentzat. Perretxikoak dastatzeko aukera ere izan zuten Gautegiz Arteagan bildutakoek.