Muxikako argazkirik onena, Fernando Perearena
Urriko Argazki Rallyan ateratako argazkiak bildu ditu Muxikako Zubieta Errotak erakusketa batean, eta abendura bitartean ikusgai izango direla azaldu dute. Guztira, 19 pertsonek parte hartu dute aurtengo argazki lehiaketan, eta, haien artean sarituak z...
Urriko Argazki Rallyan ateratako argazkiak bildu ditu Muxikako Zubieta Errotak erakusketa batean, eta abendura bitartean ikusgai izango direla azaldu dute. Guztira, 19 pertsonek parte hartu dute aurtengo argazki lehiaketan, eta, haien artean sarituak zeintzuk diren jakinarazi dute. Hain zuzen, lehiaketako lan onena Muxikako Fernando Perearena dela ebatzi du epaimahaiak. Muxikarraren argazki onenaren saria, berriz, Karmelo Ibarretxek jaso du, eta bilduma onenarena, aldiz, Gernika-Lumoko Eneko Ibarguengoitiak. Nagusiek ez ezik, gaztetxoek ere izan dute parte hartzerik; hala, horien artean, Muxikako Naiara Foruriaren argazkia hautatu du epaimahaiak irabazletzat. Saria jaso duten lanak zein jaso ez dutenak, guztiak daude ikusgai aipatu erakusketan.