Jende asko ibili da Ondarroako V. Lore eta Landare azokan
Bisitari asko izan ditu Ondarroako V. Lore eta Landare Azokak. Aurten, berritasun modura, herriko gaztetxoek Santa Zeziliko kantak abestu dituzte Berdura Plazan.Hogei bat postu ipini zituzten Berdura Plazan, domekan, 11:00etatik 15:00etara. Denetarik e...
Hogei bat postu ipini zituzten Berdura Plazan, domekan, 11:00etatik 15:00etara. Denetarik erosi eta ikusteko aukera egon zen: lore eta landare apaingarriak, lore lehorrak, eztia eta kremak, bonsaiak, hazi naturalak, oihalezko loreak, landare ekologikoak, xaboiak eta lurrin naturalak, hurrenez hurren.
Turismo bulegoko arduradunek nabarmendu dutenez, jende asko joan zen azokara. «Ondarroatik ez eze, inguruko herrietatik ere etorri zen jendea. Aurreko urteagaz alderatuta, jende gehiago ibili dela iruditu zaigu». Izan ere, eguraldiak ere asko lagundu zuen horretan.
Tailerrak egiteko aukera
Aspaldiko urteetan egin modura, aurten ere, tailerrak egiteko aukera eskaini du azokak.
Denetara, hiru tailer egin ziren: lore sikuena, paper marmorizatuarena eta ortuariena. Hiru tailerretan pozik ibili ziren umeak eta gazteak parte hartzen.