Barikuan atxilotu zuten, Parisen, bere bikotea den Aletxu Zobaranen epaiketara joateagatik. Frantzian zigorra bete du Uruburuk, eta herrialde hartara bueltatzeko debekua zuen. Epaiektaren egunean bikotea ikustea lortu zuen Uruburuk, baina hurrengo egunean atzeman zuen poliziak.
Debekua ez errespetatzeagatik, zortzi hilabeteko zigorra ezarri dio epaileak. Bilbokoa da Uruburu, eta Mendatan bizi da. Bihar, Gernika-Lumon, konponbide garaia dela eta Uruburu aske uzteko eskatuko dute. Horretarako, 19:30ean batuko dira, Merkurio iturriaren aurrean.