Danborrada egingo da Euskararen Nazioarteko Egunaren harira
Abenduaren 3an danborrada egingo da Ondarroan Euskararen Nazioarteko egunaren harira.Zaldupeko Hondar Ahua guraso-elkarteak AEKren eta Ondarroako Udalaren laguntzagaz antolatu du danborrada. Ekintza horretarako herritar guztiei luzatu die gonbidapena. ...
Zaldupeko Hondar Ahua guraso-elkarteak AEKren eta Ondarroako Udalaren laguntzagaz antolatu du danborrada. Ekintza horretarako herritar guztiei luzatu die gonbidapena. Parte hartu nahi dutenek gaur dute izena emateko azkenengo eguna, Kurike, Kitxu eta Brontxe dendetan.
Entseguak gaur, bihar eta abenduaren 1ean eta 2an egingo dira Zaldupe ikastetxeko jolastokian. Antolatzaileek aurreratu dutenez, bi saio egingo dira: bata, 17:00etatik 17:45era, eta, bestea, 17:45etik 18:30era.
Marinelez janzteko deia
Antolatzaileek herritarrei marinelez janzteko deia luzatu diete. 4 urtetik gorako umeek zein helduek parte hartu dezakete.
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko egunean, 18:00etan hasiko da danborrada. Zaldupetik Itsasaurreko plazara bitarteko ibilbidea egingo dute herritarrek. Hondar Ahua guraso elkarteak danborradari kutsu berezia eman nahi izan dio, eta horretarako, danbor hotsari Guk euskaraz, zuk zergaitik ez doinua ezarri die.