37. Euskal Zine Bilerak beste 11 film berri eskainiko ditu gaur Ikusgarrin
Aitor Zugadi lekeitiarraren eta Josu Eizagirre ondarrutarraren lanak emango dituzte 19:30ean hasita. Zinemazale txikiak ere badaukate lekua Ikusgarrin, eta atzo izan zuten lehen emanaldiaAurtengo urtean euskaraz filmatu denaren errepasoa egiteko aukera...
Aitor Zugadi lekeitiarraren eta Josu Eizagirre ondarrutarraren lanak emango dituzte 19:30ean hasita. Zinemazale txikiak ere badaukate lekua Ikusgarrin, eta atzo izan zuten lehen emanaldia
Aurtengo urtean euskaraz filmatu denaren errepasoa egiteko aukera ederra dago egunotan Lekeition. Astelehenean hasi zen Euskal Zine Bilerara aurkeztutako lanen emanaldia, eta gaur, berriz, beste 11 film ikusteko aukera egongo da Ikusgarrin, tartean Aitor Zugadi lekeitiarraren Sensatio eta Josu Eizagirre ondarrutarraren Buru handien mendekua lanak. Guztira 48 filmez gozatzeko aukera edukiko dute zinemazaleek. Emanaldien hitzordua 19:30ean izango da zine aretoan.Nagusiak baina, ez dira zinemara hurreratuko diren ikusentzule bakarrak, txikiek ere izango dute-eta txokoa Euskal Zine Bileran. Herriko ikastetxeetako ikasleentzat zine emanaldiak antolatu dituzte haur eta gazteen zinezaletasuna suspertzeko asmoz. Atzo, LH1, LH2 eta LH3ko ikasleek, Maite Ruiz de Astiren Midas Erregearen Altxorra ikusi ahal izan zuten. Eguenean berriz, Gartxot filma ikusiko dute LH4-LH5 eta LH6 ko ikasleek.
Kabareta
Domekan eman zioten hasiera 37. Euskal Zine Bilerari. Hasiera ekitaldiak kabaret bihurtu zuen Lekeitioko zine aretoa. Miren Gojenola, Miren Gaztañaga eta Gabriel Ocinak emozioz betetako ekitaldia gidatu zuten. Bertan izan ziren iazko aurkezleak ere, ganbaratik begira. Lehiatuko diren filmen erakusketa egin eta epaimahakideen aurkezpena egin zuten.
Jon Garaño, Itziar Ituño eta Nagore Aranburu ere egon ziren hasiera ekitaldian Loreak filma aurkezten. Ondoren, beraiekin solasaldian aritzeko aukera egon zen.