Munduko Paisaiak egitasmoaren barruan, Txinako kultura ezagutarazten ari da Gernika-Lumoko Udal Liburutegia. Astelehenean, esaterako, liburutegian bertan jarri duten erakusketa zabaldu zuten. Bertan, Txinako literatura, nusika eta zinea ezagutzeko aukera daukate bisitariek.
Datozen egunetan, bestalde, jarduera gehiago izango dira. Bihar (azaroak 26) sukaldaritza tailerra egingo dute Astran. Barikuan, berriz, ipuin kontalari baten saioa izango da liburutegian 18:00etan. 19:00etan, bestalde, Tai Chi erakustaldia egingo dute Foru plazan.