'Titirinahaste 2014' ikuskizunak barre algaraka ipini ditu mutrikuarrak
Antolatzaileen esanetan 100 lagunetik gora batu ziren Zabiel Kultur Etxeko ganbaran. Beste behin ere, Mutrikuko publikoak eman zuen erantzunarekin pozik agertu ziren antzezleakTitirinahaste 2014 ikuskizunak barre algaraka ipini zituen domekan Zabiel Ku...
Antolatzaileen esanetan 100 lagunetik gora batu ziren Zabiel Kultur Etxeko ganbaran. Beste behin ere, Mutrikuko publikoak eman zuen erantzunarekin pozik agertu ziren antzezleak
Titirinahaste 2014 ikuskizunak barre algaraka ipini zituen domekan Zabiel Kultur Etxeko ganbarara hurbildutakoak.Antzerkiaz Blai! egitasmoaren baitan Titirinahaste 2014 antzerkia eskaini zuten Goizeko Izarrakoek. Zabiel Kultur Etxeko ganbara bete-bete egin zuten, antolatzaileen esanetan, 100 lagunetik gora batu ziren.
Antolatzaileen esanetan publikoak hainbeste barre egin zuen, «gustura egon ziren». Goizeko Izarrako kideak ere pozik atera ziren emanaldia eta gero. «Jendetza hori etorri eta gero, eta dena beteta ikusi ostean, ikuslegoarekin pozik geratu gara».
Publikoaren artetik
Guztira, bost sketch eskaini zituzten ikuslegoaren gozamenerako. Antzezleek publiko artetik irten zuten, eta horrek zur eta lur utzi zituen antzerkia ikustera gerturatutako asko. Amaierako azken bi antzezlanak ikusleek «oso gustukoak» izan zituztela azpimarratu dute Goizeko Izarrakoek. «Barre asko egin zuten ikusleek». Azkenik, bertaratu ziren guztiei eskerrak eman nahi izan die Mutrikuko antzerki taldeko kideek.