Karmen Gisasola behin betiko aske utziko du Espainiako Auzitegiak
Karmen Gisasola markina-xemeingo preso politikoa aske uztea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak.Gisasola 1990etik zegoen espetxean, hasieran Frantziako espetxeetan, gero Espainiakoetan, eta azkenik Zaballakoan (Araba). Nanclares bidea hartu zuten...
Gisasola 1990etik zegoen espetxean, hasieran Frantziako espetxeetan, gero Espainiakoetan, eta azkenik Zaballakoan (Araba). Nanclares bidea hartu zuten presoetako bat da markina-xemeindarra. Azkenaldian hirugarren graduan zegoen, eta lo egitera joaten zen espetxera. Haren zigorra behin betiko etetea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak, Estrasburgok Parot doktrinaz iaz hartu zuen ebazpena aintzat hartuta, eta Frantzian espetxean bete zituen hamar urteak Espainiako zigorrean ere aintzat hartuta. Espainiako Auzitegi Gorenak agindu zion iaz abenduan Auzitegi Nazionalari markina-xemeingo presoaren zigorra berriro aztertzeko, eta atzo erabaki zuen Gisasolak ekainaren 4an amaitu zuela zigorra.
Gaur zortzi eleberria
Aintzane Ezenarrok lagunduta, 2012an Gisasolak kartzelan idatzitako bere lehen eleberria aurkeztu zuen Donostian. Alaba erakunde armatu batean militatzera joan zaion ama baten gogoetak hartu zituen abiapuntutzat Gaur Zortzi narrazioa sortzeko. Askori gertaerak errealak gerta bazitzaizkien ere, ez zela lan autobiografiko bat argi utzi zuen Gisasolak.