Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna dugu gaur, azaroaren 25a. Emakumeen kontrako edozein adierazpen sexista eta matxista salatzeko elkarretaratzeetan bildu dira gaur Busturialdeko zenbait herritan. Elkarretaratzeak bakarrik ez, tailerrak, mahai-inguruak, zine emanaldiak… antolatu dituzte, egunotarako. Bermeon, esaterako, Sareginen sarekadie egin zuten zapatuan, eta gaur arratsalderako elkarretaratzea deitu dute. Bermeoko Udalak, bestalde, goizeon egin du ekitaldia Goiko Plazan. Udaleko ordezkariekin batera, Erroxape Emakumeen Elkarteko kideek eta herriko ikastetxeetako ikasleek ere parte hartu dute. Gainera, hainbat izan dira bertaratutako herritarrak.
Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek adierazpen instituzionala irakurri du goizeon, eta haren ostean, ikastetxeetako ikasleek eta Erroxapeko kideek hartu dute hitza. Ondoren, ekitaldia amaitzeko, ehunka globo lila askatu dituzte.
Beldur Barik sariak
Gernika-Lumon, bestalde, Beldur Barik lehiaketako sariak banatu dituzte gaur. Horretarako, Gernika-Lumoko Udaleko ziengotzi eta Alargunen elkarteko presidente Lourdes San Severino izan dira oholtza gainean. Eneritz Artetxe aktoreak azaldu legez, guztira, lau taldek parte hartu dute aurten Beldur Barik lehiaketan, bi kategoritan banatuta.
Lehenengo kategorian (12-17 urte artekoak), esaterako, lan bakarra aurkeztu dute, eta, maila horretako saria, beraz, beraiek jaso dute. Hain zuzen, Olatz Irusta eta Maddalen Omaetxebarriaren
Beldur bako sorginak! lana izan da saritu dutena. Bigarren kategorian (18 eta 26 urte artekoak), berriz, hiru taldek parte hartu dute, eta, horien artean,
Esan ez! lana hautatu du epaimahaiak irabazletzat. Hain zuzen, Jessica Hernandezek, Elizabeth Urrutiak, Asier Lopezek, Aiert Uribek, Irantzu Olarretak eta Olaia Uriartek osatutako taldeak jaso du 2. kategoriako saria.
Gainontzeko lan bien (
No te calles eta
No des un paso atras) egileak, hala ere, ez dira esku hutsik geratu, eta, lehiaketako epaimahaiak aipamen berezia egin nahi izan die.
Datozen egunetarako jarduerak
Datozen egunetan ere, zenbait ekintza izango dira emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira. Nabarnizen, esaterako, hitzaldi solasaldia egingo dute, azaroaren 30ean, 18:00etan. Ean, bestalde, Clown emanaldia egingo dute azaroaren 28an, 19:30ean Eskolondon. Azaroaren 29an, berriz, elkarretaratzea egingo dute eatarrek, 13:00etan
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Bermeoko ekitaldia
-
-
Sareginen sarekadie
-
-
Gernika-Lumoko Beldur Barik! lehiaketa
-
-
Gernika-Lumoko Beldur Barik! lehiaketa
-
-
Gernika-Lumoko Beldur Barik! lehiaketa
-
-
Gernika-Lumoko elkarretaratzea