Ibarrak Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa irabazi du
Ander Elortegi natxituarra eta Joseba Artza etxebarritarra puntuazioen zain geratu dira finalean egongo diren jakiteko. 600 bertsozalek bete zuten Etxebarriko frontoia zapatuan#Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerako txartela eskuratu du Irat...
Ander Elortegi natxituarra eta Joseba Artza etxebarritarra puntuazioen zain geratu dira finalean egongo diren jakiteko. 600 bertsozalek bete zuten Etxebarriko frontoia zapatuan
#Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerako txartela eskuratu du Iratxe Ibarrak lehen finalaurrekoan. Abenduaren 20an Bilboko Miribillan egongo da.Ibarrak 475,5 puntugaz lortu zuen finalerako txartela. Ondoan eduki zituen Ander Elortegi Garatea natxituarra (467 puntu), Eneko Abasolo Txabarri Abarkas (469 puntu), Fredi Paia Ruiz (474,5 puntu), Joseba Artza Zubillaga etxebarritarra (469 puntu) eta Miren Amuriza Plaza (464 puntu). Haiek puntuazioen zain geratuko dira finalean egongo diren jakiteko.
Ikusleen berotasuna
Giro bero-beroa sortu dute bertsozaleek zapatu arratsaldean Etxebarriko frontoian: 600 lagun elkartu ziren #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoaz gozatzeko. Eta gozatu ederra hartu zuten bertsolariek eskainitako saioagaz.
Bigarren finalaurrekoa domekan jokatuko da, Urdulizko Iparralde kiroldegian, 17:30ean; hirugarrena abenduaren 7an, Amorebieta-Etxanon, Amorebieta IV. frontoian, 17:30ean.