Berton Bermeoko txiki erdi enpresen elkarteak herriko enpresei zuzendutako zenbait hitzaldi labur antolatu ditu datozen asteetarako. Hitzaldi horien helburua enpresei laguntzea dela adierazi dute elkartetik. Lehenengo hitzaldia etzi izango da Behargintzak merkatu plazan duen bulegoan.
Hitzaldiak laburrak izango direla zehaztu dute, 45 minutu ingurukoak eta merkatariei laguntza ematea dute helburu: «ustiapen kontuak hobetzen ikasteko, kostuak murrizteko eta zerga arloan dauden aldaketen gaineko informazioa emango zaie parte hartzen dutenei», azaldu dute arduradunek.
Lehenengo hitzaldian, eragiketa ekonomikoen erregistro liburuaz, sozietate mugatua izan gabe baliokidetasun erregarkuari zelan ekidin daitekeen eta sozietateei lotutako eragiketen araudiaz ariko direla azaldu dute antolatzaileek.
Eguenarako jarri dute hitzordua, 15:30ean, Behargintzaren bulegoetan.