Errepideetarako aldundiak duen foru araua betetzen ez dutela argudiatuta kenduarazi dizkiete aipatu seinaleak; jabari publikoko bideetan izan dituzte jarrita seinaleak, eta aldundiaren ustez, ez dute errepidearengandik izan beharko luketen distantzia betetzen.
Nabarnizko Udalak jaso du seinaleak kentzeko aldundiaren agindua, «ustez, errepidearen babesguneetan jarrita daudela argudiatuz». Hain zuzen,
Nabarniz Fracking gabeko udalerria dioten seinaleak dira udalak herrian jarritakoak. Nabarnizko alkate Arantza Goikoleak aitortu duenez, udalak ez zion baimenik eskatu aldundiari seinale horiek jartzeko; «Udalbatzak aho batez onartu zuen Nabarniz fracking gabeko udalerri izendatzea, eta, horregaz batera, herriaren sarreretan hori adierazten zuten seinaleak jartzea onartu genuen», azaldu du.
Halaber, alkateak dioenez, herrian badira trafikokoak ez diren beste hainbat seinale errepide ondoan, eta, horren inguruko abisurik, momentuz, behintzat, ez dutela jaso aitortu du.
Nabarnizen, lekualdatuta
Hala ere, aldundiaren aginduari jaramon eginez, seinaleak foru errepideetatik kendu eta lekualdatu egin dituzte. Hala, orain, herri sarreran ikus daitezke seinaleok, aldundiak ezartzen dituen distantzia-baldintzak betez.