11.600 euro Calzadarentzat
Gernika-Lumoko nagusien egoitzak domekan ospatu zuen bere eguna: Calzada eguna. Urtero legez, kantariak, dantzariak eta beste izan ziren; eta Urriko Azken Asteleheneko gaztaren enkantean batutakoa hartu zuten.Dantzak, musika, kantuak, literatura... Hai...
Gernika-Lumoko nagusien egoitzak domekan ospatu zuen bere eguna: Calzada eguna. Urtero legez, kantariak, dantzariak eta beste izan ziren; eta Urriko Azken Asteleheneko gaztaren enkantean batutakoa hartu zuten.
Dantzak, musika, kantuak, literatura… Hainbat diziplina eta talde batu ziren domekan Gernika-Lumoko Calzada egoitzaren urteko ospakizunean. Elai-Alai dantzari taldekoak, Foruko Urdaibai taldekoak, Urdaibai Kantuz Kantu abesbatza, adinekoen abesbatza… Festa giroan eman zuten eguna hara joan ziren herritarrek.Ohikoa den legez, gainera, ospakizunen artean, Urriko Azken Asteleheneko gaztaren enkantean batutako dirua eman zioten Juan Calzada zaharren egoitzari. Hain zuzen, 11.600 euro zenbatzen zuten bi txeke hartu zituzten domekan egoitzaren arduradunek; eta Urriko Azken Astelehenean gazta erdiak erosi zituztenen eskutik hartu zituzten, gainera. Hala, 7.500 euroko txekea jaso zuten Calzadako mojek Bilboko Mendata Berria jatetxeko ordezkariaren eskutik; eta 4.100 eurokoa Xaiborren eskutik. Arratsaldean, literatur lehiaketaren sariak eman zituzten.