Sardina eta betandi asko porturatu dituzte Kalare Deuna kofradian
Sardina eta betandi asko porturatu dira asteon Ondarroako Kalare Deuna kofradianMartitzenean betandia eta eguazten eta eguenean sardina porturatu direla adierazi du Eusebio Arantzamendi Kalare Deuna kofradiako presidenteak.Getaria eta Donostia bitartea...
Martitzenean betandia eta eguazten eta eguenean sardina porturatu direla adierazi du Eusebio Arantzamendi Kalare Deuna kofradiako presidenteak.
Getaria eta Donostia bitartean harrapatu zuten arrantzaleek betandia. «Egun bakarrerako politto sartu zen. Eguraldiak eskasak emanda egon ziren, eta ez ziren txalupa asko itsasoratu». 125.000 kilo betandi ekarri zituzten arrantzaleek martitzenean; bataz beste 63 zentimotan saldu zen arraina bentalekuan.
27.000 kilo betandi
Baxurako itsasontzi bakar batek, esate baterako, 27.000 kilo betandi ekarri zituela adierazi du kofradiako presidenteak. Martitzenean arrantzara irten zuten baxurako itsasontzi bakarrak konforme bueltatu ziren egin zuten arrantzuagaz.
Eguaztenean, ostera, sardina asko porturatu zuten: 28.000 bat kaxa. Oraindik ere, nahikoa urruti ari dira arrantzantzen arraina, lau edo bost bat ordura.
Horrez gain, sardina oso merke saldu zen bentalekuan: 50 zentimo eta 38 artean. «Bentalekuan saldu daitekeen preziorik merkeenean saldu da sardina, hori baino prezio baxuagorik ezin da jarri».
Atzo goizean, aldiz, baxurako joan etorria handia izan zen. Goiz osoan portuan sardinak deskargatzen aritu ziren.