Ikurrin bat jarri dute udaletxearen aurrean
Udalbiltzaren Euskal Herritarrak gara eta ozenki adierazi nahi dugu mozio proposamena bere egin eta ikurrinak jarriko ditu Lekeitioko Udalak herriko hainbat lekutan. Atzo jarri zuten lehenengoa udaletxearen aurrean, eta datozen egunetan, Talaian, Lumen...
Udalbiltzaren Euskal Herritarrak gara eta ozenki adierazi nahi dugu mozio proposamena bere egin eta ikurrinak jarriko ditu Lekeitioko Udalak herriko hainbat lekutan. Atzo jarri zuten lehenengoa udaletxearen aurrean, eta datozen egunetan, Talaian, Lumentza mendian eta Garraitz irlan jarriko dituzte besteak. «Garena eta sentitzen duguna ikurren bidez publikoki adierazteko gonbitea egin zien udalak herritarrei, eta gaur udalak bere egin du konpromiso bera: ikurrina euskal herritar guztion ikurra izanik, gure kaleetan beronen presentzia bermatzea», adierazi dute.