Garagardoa egiteko ikastaroa eta GrindetxeFest, gaztetxean
Garagardoa egiten ikasteko ikastaroa egongo da bihar gaztetxean. Irakasleak Hernaniko Errota garagardo egileak izango dira.11:00etan hasiko dira eskola teoriko eta praktikoak, eta 13:00etan, berriz, dastaketa eta hamaiketakoa egingo dituzte.Ondoren, pr...
11:00etan hasiko dira eskola teoriko eta praktikoak, eta 13:00etan, berriz, dastaketa eta hamaiketakoa egingo dituzte.
Ondoren, prosezu guztiagaz jarraituko dute: beratutakoa iragazi, irakiten ipini, lupulua bota, hotzitu, legamia bota eta irakin egiten utziko dute.
GrindetxeFest
Garagardo ikastaroaren ondoren GrindetxeFest kontzertua izango dute gaztetxean. Bost taldek joko dute 20:00etan hasita: Titadinek, Berunak, Killerkumek, Marestik eta Himurak.
Bestalde, bihar, 10:00etatik 12:00etara, txalaparta ikastaroaren bigarren saioa egongo da. Joan den zapatuan izan zen lehenengoa, eta arrakasta handia izan zuela adierazi dute gaztetxekoek.