Eskualdeko ur baliabideak nola kudeatu aztertu nahi du Ur Partzuergoak
Ura eta Lurraldeari buruzko irakurketa egingo dute gaur hiru adituk, mahai-inguruan. Diagnosi erreal bat ateratzea du helburu Ur PartzuergoakBusturialdeko ur hornidurari buruzko eztabaida du Ur Partzuergoak mahai gainean, eta eskualdeko Lurralde Egitam...
Ura eta Lurraldeari buruzko irakurketa egingo dute gaur hiru adituk, mahai-inguruan. Diagnosi erreal bat ateratzea du helburu Ur Partzuergoak
Busturialdeko ur hornidurari buruzko eztabaida du Ur Partzuergoak mahai gainean, eta eskualdeko Lurralde Egitamua (PAT) definitu behar dute datozen hilabeteetan. Horretarako, Busturialdeko arro hidrografikoak eta ingurukoek eskaintzen dituzten baliabideak lehenesten ditu partzuergoak, eta egin nahi duten azterketa ere Busturialdeak dituen ur baliabide naturalen analisiagaz hasiko dutela azaldu du partzuergoaren presidente Iratxe Arriolak.Oraindik, baina, definitzeko eta aztertzeko alde asko daude, eta abiapuntu gisa, gaian adituak diren hiru hizlari gonbidatu ditu gaur egingo duten mahai-inguruan parte hartzera. Hain zuzen ere, David Hoyos ekonomialaria, Joserra Diez biologoa eta Iñaki Antiguedad hidrogeologoa batuko ditu mahaiaren bueltan, eta Arriolak berak gidatuko du mahai-ingurua.
Busturialdeko Ur Partzuergoari buruz ezker abertzaleak 2010. urtean egin zuen hausnarketan parte hartu zuen Antiguedadek, eta prozesu horretan ere defendatu zuen ura eskualdeetan kudeatzearen aldekoa zela. Eskualde mailako ur politika integratua beharrezkoa zela zioen, udalen parte hartzeagaz».
Herritarrek zaindu
Gaia zabaldu eta herritarren artean ezagutzera eman gura du Ur Partzuergoak, jorratzen hasteko. «Ura herriarena da, herriak berak zaindu eta kudeatu beharrekoa», dio Arriolak. Horregatik, gaurko maha-inguruan parte hartzeko deia egin du. Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan izango da, 19:00etan.
Ikasleak sentsibilizatuz
Era berean, ikastetxeetan hasi duten sentsibilizazio kanpainak izan duen harrera ona aipatu zuen: «Eskualdeko ia 8.000 ikasleren etxeetan urari buruzko fitxak betetzen ari dira».