Errege Bideko Berritxu Krosa egiteko aukera egongo da etzi
Berriatuko Udalak antolatutako kirol egitasmoa bigarren urtez egingo da. 7 eta 3 kilometroko ibilbideak prestatu dituzte; bat nagusientzat, eta bestea txikientzatBerriatuko Udalak antolatuta, Errege bideko bigarren Berritxu Krosa egingo da etzi. Herrik...
Berriatuko Udalak antolatutako kirol egitasmoa bigarren urtez egingo da. 7 eta 3 kilometroko ibilbideak prestatu dituzte; bat nagusientzat, eta bestea txikientzat
Berriatuko Udalak antolatuta, Errege bideko bigarren Berritxu Krosa egingo da etzi. Herriko Urepel kirol taldeak ekimena prestatzen lagundu du.Izen ematea domekan bertan izango dela aurreratu du Joseba Goienola Urepel kirol taldeko kideak. Izen ematea doan egingo da, 09:30etik 10:00etara, udaletxea aurreko plazan. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, parte hartzea doanekoa izango da.
Izena eman ostean, 10:15ean krosean parte hartuko duten kirolariek autobusa hartuko dute Ondarroa aldera frontoi ingurutik. Izan ere, lasterketak handik irtengo du. Zehatz esanda, Zaldupe kiroldegiko zubi ingurutik irtengo dutela jakitera eman du Goienolak.
Bide berritik zehar
Iaz, lasterketan parte hartu zutenek herri barrutik eta inguruetatik egin zuten ibilbidea. Ume eta nagusi artean, 50 bat pertsonak parte hartu zuten.
Aurten, ostera, ibilbide berria probatzeko aukera izango dute krosean parte hartzen dutenek.
Antolatzaileek azaldu duten modura, uda erdian estreinatu zuten errege bide berritik zehar igaroko da nagusien krosa, besteak beste. «Gerokoan Berriatuan zehar beste bira bat ere eman beharko dute ibilbidea burutzeko».
Zazpi kilometroko lasterketa luzean parte hartzen duten kideek Zaldupetik irtengo dute, 11:00etan. Handik, Errenteria auzorantz eta Aranzubia dorretxearen aurretik igaroko dira, besteak beste.
Luntx berezia
14 urtetik beherakoek, ostera, hiru kilometroko lasterketa egiteko aukera izango dute. Gazteenek, Aranzibia dorretxearen aurretik irtengo dute 11:00etan, nagusien ordu berean.
Helmugaratzen diren lehen biek bertoko produktuez osaturiko otzara bat jasoko dute sari legez.
Ibilbidea amaitzen denean, luntx berezia egingo dute parte hartzen duten guztien artean.
Eskualdeko kirolari guztiei domekan Ondarroatik Berriatura korrika egiteko deia luzatu diete Urepel kirol taldeko eta Berriatuko Udaleko kideek.