Emakumeak batzeko deia
Bilgune Feministak antolatuta, Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministak egingo dira abenduaren 13an Ondarroan. 400 pertsona inguru espero dira herrianBilgune Feministak antolatuta, Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministak egingo dira datorren abe...
Bilgune Feministak antolatuta, Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministak egingo dira abenduaren 13an Ondarroan. 400 pertsona inguru espero dira herrian
Bilgune Feministak antolatuta, Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministak egingo dira datorren abenduaren 13an Ondarroan. Jostorratzak dantzan ditugu Euskal Herriaren burujabetza feministarantz lelopean egingo da egungo osoko ekimena.Aurkezpean Idoia Trenor Zulaika Bilgune Feministako kideak adierazi modura, lehenengo topaketa Leitzan egin zen 2002. urtean, eta orduz geroztik bi urtetik behin hainbat tokitan egin dira topaketak. Orain dela bi urte, esate baterako, 10. urteurren jaian, Leitzan 700 pertsona batu ziren topaketetan. Ondarroan 400 pertsona inguru batzea espero dute.
Herri txikien hautua
Topaketak Nafarroan eta Gipuzkoan egin ostean, Bizkaian topaketak egiteko garaia heldu dela nabarmendu zuen Trenorrek. Bizkaian hainbat herriren artean bila ibili ziren, eta Ondarroako Kalare Deuna Kofradia 400 bat emakume bertan bildu zezakeen toki egokia iruditu zitzaien. Horrez gain, Bilgune Feministak herri txikien aldeko apustua nahi izaten duela azpimarratu zuten bai Trenorrek bai eta Saioa Iraolak ere, «indar erakustaldi bat delako».
Leitzako topaketen ostean, jendartean aldaketak eman direla azpimarratu zuen Iraolak. «Krisi ekonomiko honetan eredu eta ziklo aldaketa bat eman dira. Goazen konpartitzera eta hitz egitera nola dagoen emakumeen egoera Euskal Herrian eta eremu ezberdinetan. Era berean, goazen aztertzera emakumeok egoera hori nola bizitzen ari garen».
Feminismoa arlo eta ikuspuntu guztietatik landuko dute topaketek. Goizean, lantaldetan landuko dira gaiak. Topaketaren Blogean (2014topaketafeministak.net) aurretik landuko diren gaiak bertan aurki daitezkela aipatu zuten Bilgune Feministako kideek. Arratsaldean, berriz, aditu ezberdinek parte hartuko duten mahainguru bat egingo da, eta eguna Festa Feministagaz amaituko dute.
Izena emateko epea zabalik dago Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministen blogean bertan. Topaketetan parte hartu nahi duenak hantxe eman beharko du izena. Behar izanez gero, lotarako lekua eta haurrentzako gunea ere egongo direla gogorarazi dute; izena emateko orrian bertan egin beharko da eskaria.