Ander Elortegi natxituarra izango da finalaurrekoak lehiatuko dituen Busturialdeko lehen bertsolaria. Elortegik puntuazioaren arabera lortu zuen finalaurrekoetarako sailkapena. Etxebarriako frontoian izango da finalaurrekoetako lehen saioa, 17:30etik aurrera.
Busturialdeko gainontzeko bertsolariak datozen finalaurrekoetan egingo dute bertsotan. Azaroaren 30eko saioan, esaterako, Onintza Enbeita muxikarra eta Julen Erezuma gernikarra izango dira taula gainean. Abenduaren 7ko azken finalaurrekoan, bestalde, Ibon Ajuriagogeaskoa izango da bertoko ordezkaria.