Bakailao txapelketak Akordan zein Mundakan, Santa Katalina jaien baitan

Ate joka datoz Santa Katalina jaiak Busturialdera. Mundakan, San Pedro kofradia osatzen zuten arrantzaleen omenez ospatzen dute Santa Katalina santuaren eguna hilaren 25ean. Hala ere, mundakarrak bihartik murgilduko dira jai giroan, ohikoa duten bakail...

Ate joka datoz Santa Katalina jaiak Busturialdera. Mundakan, San Pedro kofradia osatzen zuten arrantzaleen omenez ospatzen dute Santa Katalina santuaren eguna hilaren 25ean. Hala ere, mundakarrak bihartik murgilduko dira jai giroan, ohikoa duten bakailao txapelketagaz. Ereñoko Akorda auzoak ere bakailao txapelketa hartuko du datorren zapatuan, azaroaren 29an. Akordan datorren asteburuan ospatuko baitituzte Santa Katalina jaiak.

Mundakako Gaztezar Mendi Taldeak Santa Katalina jaien baitan egiten duen mendi martxa egingo du aurten ere. Irteera hori datorren domekan, azaroaren 30ean egingo dute, 08:00etan hasita.