'Aita Guria' baleontziaren barruan dastaketa izango da gaur
Gaur arratsaldean hegaluzearen eta hegalaburraren desberdintasunak ezagutzeko aukera paregabea eskainiko dute Aita Guria baleontzian. Horrez gain, izena ematen dutenek bisita gidatu batez ere gozatu ahalko dute.Bale Arrantzaren Interpretazio Zentroa ez...
Bale Arrantzaren Interpretazio Zentroa ezagutzeko bisita gidatua 18:00etan hasiko da. Ondoren, 19:15ean ekingo diote dastaketari. Horretan, txakolin baten laguntzagaz, herriko sei kontserba dastatzeko aukera izango dute bertaratutakoek, hegaluzearen eta hegalaburraren desberdintasunak bereizten ikasteko. Parte hartu gura dutenek Aita Guria baleontzian edo turismo bulegoan eman beharko dute izena.