Abaroa berrirako proiektua aurkeztuko dute gaur, Ikusgarrin
Irailetik azarora bitartean egindako lanaren ondorioak jakitera emango dituzte 20:00etan zinema aretoanIrailetik azarora bitartean hainbat herritar, kultur talde, kirol talde eta eragile sozial batzartu dira astero-astero Abaroa Gunearen etorkizuna mar...
Irailetik azarora bitartean egindako lanaren ondorioak jakitera emango dituzte 20:00etan zinema aretoan
Irailetik azarora bitartean hainbat herritar, kultur talde, kirol talde eta eragile sozial batzartu dira astero-astero Abaroa Gunearen etorkizuna marrazteko. Asanblada horietan, Abaroa Gunearen funtzioa, erabilera, gestio eredua eta finantzaketa egiteko moduak diseinatu dituzte. Galdera asko jarri dituzte mahai gainean, eta guztien artean adostasunak bilatzea izan dute helburu. Lan guzti horren emaitza bihar emango dute jakitera, 20:00etan Ikusgarri aretoan egingo den aurkezpenean.125 urte itxita egon den gunea herritarren eskura jartzeko asmoz, ohiko prozesu parte hartzailetik haratago doan ikerketa ekintza parte hartzaile bat jarri zuen martxan Lekeitioko Udalak Hiritik at elkartearen bitartez. Helburua Abaroa Gunearen etorkizuna erabakitzeko herritar asanblada bat sortzea izan dute.
Lehen ondorioak
Egindako lanaz eta adostutako ondorioetaz ahalik eta herritar gehien informatzea ezinbestekoa iruditzen zaio udalari, eta, beraz, aurkezpenera joatera animatu ditu herritarrak. Abaroa Gunea kultura eta sorkuntzarako espazioa izatea, motore ekonomikoa izatea eta autogestionatua izatea dira lan horretatik ateratako ondorio batzuk.