Zatozte pozik agertu da bere lehen moda topaketa egin ostean
Lehen moda topaketa egin ostean, «pozik» azaldu dira Zatozteko kideak. Aurreko asteburuan egin zituzten, estreinako, moda topaketak, eta balorazio oso ona egin dute.Besteak beste, herriko estetika, ileapaindegi, kirol, osagarri, optika, oinetako eta ...
Besteak beste, herriko estetika, ileapaindegi, kirol, osagarri, optika, oinetako eta hainbat moda dendek parte hartu zuten topaketetan. «Daukagun eskaintza erakusteko aukera eduki genuen. Hamar urtean moda desfilerik egin barik geunden, eta gustura geratu gara», azaldu du Eva Aranbarri Zatozteko kideak. Zatoztek udaberrian edo udazkenean ekimena errepikatzeko asmoa agertu du.
Guztira, bi saio egin ziren zapatuan. Bata 17:00etan, eta bestea 19:00etan. Antolatzaileen esanetan, lehen saioan ez zen aretoa «guztiz bete», baina 19:00etako saioa «oso arrakastatsua» izan zen.
Zatozteko kideek aipatu dutenez, gainera, institutuko ikasleek esperientzia polita eduki zuten. «Oso ondo pasatu zutela uste dugu». Izan ere, moda desfilean batutako dirua ikasleak ikas bidaiara joateko izango da.