Ipuin kontaketa saioa hartuko du Euskal Herria museoak
KULTURA // Ibai Esoain ipuin kontalaria Gernika-Lumoko Euskal Herria museoan izango da domekan, hilaren 23an, bertaratzen diren umeekin goiz polita igarotzeko. Hain zuzen, Bertsol haritza ipuina kontatuko die 5 eta 11 urteko umeei, 50 minutuko saioan. ...
KULTURA // Ibai Esoain ipuin kontalaria Gernika-Lumoko Euskal Herria museoan izango da domekan, hilaren 23an, bertaratzen diren umeekin goiz polita igarotzeko. Hain zuzen, Bertsol haritza ipuina kontatuko die 5 eta 11 urteko umeei, 50 minutuko saioan. Euskaraz ariko da, eta 12:00etan hasiko du kontaketa. Informazio gehiagorako Euskal Herria Museora deitu (94-625 54 51) beharko du interesatuak.