Goizeko Izarra antzerki taldeak 'Titirinahaste 2014' ikuskizuna eskainiko du
Antzerkiaz Blai! egitasmoaren barruan, bost 'sketch' motz eskainiko dituzte Zabiel Kultur Etxeko ganbaran. Domekan, 19:00etatik aurrera, eguneroko gaiak jorratuko dituzteGoizeko Izarra antzerki taldeak Titirinahaste 2014 sketch ikuskizuna aurkeztuko du...
Antzerkiaz Blai! egitasmoaren barruan, bost ‘sketch’ motz eskainiko dituzte Zabiel Kultur Etxeko ganbaran. Domekan, 19:00etatik aurrera, eguneroko gaiak jorratuko dituzte
Goizeko Izarra antzerki taldeak Titirinahaste 2014 sketch ikuskizuna aurkeztuko du domekan. Antzerkiaz Blai! egitasmoaren barruan, bost sketch labur eskainiko ditu antzerki talde mutrikuarrak.Domekan, 19:00etatik aurrera, Zabier Kultur Etxeko ganbarara hurbiltzen direnei irribarre bat edo beste ateratzen saiatuko dira Goizeko Izarra antzerki taldeko kideak. Taulagainean ikusiko diren antzezlan guztiak ordu laurden ingurukoak dira, eta eguneroko gaiak jorratzen dituztela aurreratu du Arantza Ugarte taldeko kideak, «betiere umore puntu batekin».
Mutrikuar peto-petoan
Honako bost sketch hauek eskainiko dituzte, denak ere mutrikuar peto-petoan: Mugitzeko prest, San Pedro egunean, Noiz esango diozu?, Azken nahia eta Kontzertu ostean.
Ikusleek ikusi ahal izango duten lehenengo sketch-a Mugitzeko prest izango dela nabarmendu du Ugartek. Argumentuak bananduta dagoen bikote bati buruz hitz egiten duela gaineratu du Ugartek. «Bikotea atzera berriz elkartzen da afari batean lehengoz emaztearen etxean, eta gerokoan gizonaren etxean. Bananduta egon den bikote hori tarteta elkartzen hasten da.
San Pedro egunean, aldiz, orain urte asko ezagutu eta bikote izandako emakume eta gizon bati buruzko istorioa kontatzen du. Gaur egun, bata alargunduta dago, eta, bestea, banandua.
Eguneroko gaien inguruan
Noiz esango diozu? sketch-an, berriz, Alzheimerren gaitzaren inguruan ariko dira. Alzheimerren gaitza duen emakume bat bere alaba eta ilobarekin bizi da. Iloba droga kontuetan sartuta dabil, eta hiru emakumeen bizia agertzen da antzezlanean.
Egoera dramatikoa baldin bada ere, ikutu komiko batekin kontatzen dute Goizeko Izarra taldeko kide kideek.
Azken nahia deituriko laugarren lanean, hildako baten errautsekin haren azken nahia betetzera joan behar dute haren senideek. Hilda dagoenak senideei ibilbide gogor bat eragiten die Eibartik Suancesera (Kantrabria).
Azkenik, Kontzertu ostean antzerkiko azken sketch-ak, antzezlanei errematea emango die. Bi emakumek kontzertua amaitu eta gero elkarri esaten diotena kontatzen du. Kontu kontari aritzen dira, kuxkuxeatzen, era xelebre batean.
Goizeko Izarra taldeko kideek herritarrak euren sketch dibertigarriak ikustera gonbidatu dituzte domeka iluntzean.