Errenterian batuko da herritarrekin Gernikako alkatea
UDALA // Gernika-Lumoko alkate Jose Maria Gorroñok Errenteria auzoa bisitatuko du zapatuan. Hartara, bertako bizilagunen beharrizanak eta eskaerak zeintzuk diren ezagutzeko aukera izango du. Urtero egiten ditu halako bilerak alkateak, herriko auzo ezb...
UDALA // Gernika-Lumoko alkate Jose Maria Gorroñok Errenteria auzoa bisitatuko du zapatuan. Hartara, bertako bizilagunen beharrizanak eta eskaerak zeintzuk diren ezagutzeko aukera izango du. Urtero egiten ditu halako bilerak alkateak, herriko auzo ezberdinetan. Oraingoan, Mertzede ikastetxeko frontoian du hitzordua herritarrekin, 12:30ean.