Elizabarriko erlojua martxan dago
Aspaldian geldirik egon den erlojua konpondu du Elantxobeko Udalak, herritarren elkartasunari esker. Hain zuzen, Elizabarriko erlojua da herrian martxan jarritako diru bilketari esker konpondutakoa. Udal ordezkariek jakinarazi dutenez, 2.000 euroko gas...
Aspaldian geldirik egon den erlojua konpondu du Elantxobeko Udalak, herritarren elkartasunari esker. Hain zuzen, Elizabarriko erlojua da herrian martxan jarritako diru bilketari esker konpondutakoa. Udal ordezkariek jakinarazi dutenez, 2.000 euroko gastua izan du horrek. Hala, herritar horiek eskertu ditu udalak; bere ustez, «denen artean lan eginda, herriaren alde egiten delako». Horrela, herritarren laguntza barik ezer ezin daitekela egin deritzo udalak.