Xabier Mendiguren idazleagaz solasean ariko dira etzi
EA // Xabier Mendiguren idazleak Ea bisitatuko du barikuan, irakurle txokoan parte hartzeko. Hain zuzen, bere azken liburuaz (Arantzak barrurantz) ariko da Eako Eskolondon 19:30etik aurrera eskainiko duen solasaldian. Hala, herritarrei bertaratzeko dei...
EA // Xabier Mendiguren idazleak Ea bisitatuko du barikuan, irakurle txokoan parte hartzeko. Hain zuzen, bere azken liburuaz (Arantzak barrurantz) ariko da Eako Eskolondon 19:30etik aurrera eskainiko duen solasaldian. Hala, herritarrei bertaratzeko deia egin die; «liburua irakurri dutenei zein irakurri ez dutenei». Liburuak bost ipuin biltzen ditu, eta haien bitartez, gaur egungo gaiak aztertzen ditu idazleak.