«Oso pozik» bueltatu da Aritz Zabala Belgikako lasterketatik
Busturiko Aritz Zabala txirrindularia «oso pozik» bueltatu da Belgikan bi lasterketa lehiatu ostean. Euskal selekzioagaz abiatu zen joan den asteburuan Basati Bike-Busturia Txirrindularitza Taldeko kidea, eta zapatuko lasterketan bizikletako katea ap...
Basa asko, domekan
Zapatuko lasterketa «teknikoagoa» izan zela azaldu dio Zabalak Basati Bike-Busturia Txirrindularitza Taldeari, eta domekakoa, berriz, «gogorragoa». Basa asko egon omen zen domekan, eta lasterketa atzean hasi bazuen ere, txirrindulariak aurreratuz, 15. postuan bukatu zuen. Emaitzagaz, beraz, «pozik» agertu da busturiarra, eta, gainera, «esperientzia polita eta giro ona» bizi izan dituela aitortu du.