Ondarroako Udalak jateko hondakinak ate aurrean jasoko ditu
Ondarroako Udalak jateko hondakinak ate aurrean jasotzeko aukera eskainiko die herritarrei. Aukera horren alde egiten duten herritarrei astean hiru aldiz jasoko dizkiete hondakinak etxe aurrean.Jasotako hondakin horiekin konposta egingo dela jakin erag...
Jasotako hondakin horiekin konposta egingo dela jakin eragin du Ondarroako Udalak. «Ongarri hori udala Larruskainen landatzen ari den baso autoktonoan erabiliko da. Lurrak emandakoa lurrari bueltatuko zaio».
Aukera hori erabili nahi duten herritarrek aurretik eman beharko dute izena, 94-683 36 74 telefono zenbakira deituta edota idazkaritza@ondarroakoudala.net posta elektronikora idatzita.
Aurkezpena hilaren 24an
Beste alde batetik, egitasmoaren inguruko informazio zabalagoa eduki nahi dutenek azaroaren 24an Kofradia Zaharrean egingo den agerraldira joateko dei egin diete.
«Hondakin organikoak egunero sortzen ditugun hondakinen erdia dira. Gaur egun, zamarretara botatzen dira hondakin organiko gehienak, eta horrek kalte ekologiko eta ekonomiko handiak ekartzen ditu», gaineratu dute udal ordezkariek.
Halaber, egitasmo horrekin, «etxeetan material organikoa ondo banatzen bada», ongarri hori lurrak aberasteko erabil daitekeela diote.