Lea Ibarreko umeen eguna ospatuko dute domekan, Mendexan
Aurreko urteetan moduan, aurten ere, Lea Ibarreko umeek ondo pasatzeko aukera izango dute beraientzat espresuki antolatutako egunean. Hilaren 23a, domeka, izango dute horretarako aukera Lea Ibarreko Mankomunazgoak antolatutako Umeen Egunean. Iaz Amorot...
Goizeko zein arratsaldeko ekintzak egingo dituzte, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Hala nola, bideo jokoak, dantza egiteko ekintzak, puzgarriak, jokey pista, zezen mekanikoa, ohe elastikoak, ludoteka pirata eta aurpegia margotzeko txokoa izango dituzte aukeran, besteak beste. Halaber, armiarma eta ikas mahairako antolagailu tailerretan ere parte hartzeko aukera izango dute domekan Mendexara bertaratzen direnek.
17:30ean, Monda eta Lironda pailazoekin arratsaldea igaro ondoren, txokolate janean bilduko dira herritarrak.