Irudi ezezagunenak, Goikolau aretoan
Berriatua, Markina-Xemein, Lekeitio... Bateko eta besteko argazki zaharren erakusketa zabaldu du Jose Murueta-Goiena Scola ondarrutarrak; erakusketa Berriatuko Goikolau aretoan dago.Berriatuko Goikolau aretoak bestelako erakusketa dakar oraingoan. Herr...
Berriatua, Markina-Xemein, Lekeitio… Bateko eta besteko argazki zaharren erakusketa zabaldu du Jose Murueta-Goiena Scola ondarrutarrak; erakusketa Berriatuko Goikolau aretoan dago.
Berriatuko Goikolau aretoak bestelako erakusketa dakar oraingoan. Herriko lehengo bizitasuna gogora ekarriaz, Berriatuko eta inguruko herri zein auzoetako argazki zaharren eta ezezagunen bilduma jarri du ikusgai Jose Murueta-Goiena Scola ondarrutarrak.Erakusketa azaroaren 30era arte egongo da ikusgai, Murueta funtsa izenburupean.
Argazkien iturria
Ikusgai dauden argazkiak Sabino Murueta-Goiena Irazabalenak dira, eta haren seme Jose Murueta-Goiena Scolak duen argazki artxibotik atera dituzte.
Berriatuko Udalaren laguntzagaz, erakusketa Berriatuko argazki zaleen eskutik antolatu dela gaineratu du Murueta-Goienak.
Erakusketa ordu ezberdinetan egongo da ikusgai: barikuetan, 19:00etatik 20:30era; eta zapatuetan eta domeketan, 12:30etik 14:00etara.
Oro har, inguruko argazki ezezagunak ikusteko, herritarrei bertara joateko gonbitea egin diete antolatzaileek.