Hiru lagun atxilotu ditu Ertzaintzak lapurretan egiten saiatzeagatik
Ertzaintzak hiru lagun atxilotu zituen astelehen eguerdian, Gernika-Lumoko industriagunean. hain zuzen, 30 eta 34 urteko bi lagun eta 15 urteko adin txikiko bat atzeman zituen.Enpresa baterako sarbidea oztopatzen zuten haga batzuk hartu nahian zebiltza...
Enpresa baterako sarbidea oztopatzen zuten haga batzuk hartu nahian zebiltzan hiru gazteak, eta polizia ikusitakoan alde egiten saiatu zirela azaldu du Segurtasun Sailak. Furgoneta batean sartu eta handik joateko ahaleginak egin arren, berehala harrapatu zituztela dio Segurtasun Sailak bidalitako oharrak. Hiru gizonezkoak atxilotuta eraman zituzten Gernika-Lumoko polizia etxera. Zehaztu dutenez, lapurretan egitea leporatzen diete hirurei.
Egin beharreko izapideak amaituta, adingabea aske utzi zuten ertzainek.
2.000 euroko balioa
Eraman nahi zituzten hagek 2.000 euroko balioa dutela esan du enpresaren jabeak. Salatu duenez, ez da lehenengo aldia bere negozioan sartu eta lapurretan egiten dutela, eta sarbidea zarratzeko ipini zituen hagak.