Domekan ospatuko dute Calzada egoitzaren aldeko jaia
Gernika-Lumoko Calzada egoitzak bere eguna ospatuko du asteburuan. Hain zuzen, domekan egingo dute egoitzan dauden nagusien omenezko jaia. 10:30ean emango diote hasiera eguneko egitarauari, txistulariekin eta suziriekin. Meza, dantza saioa, kantu saio,...
Meza, dantza saioa, kantu saio, literatura lehiaketa… iluntzera arte luzatuko da Calzada egoitzaren eguna.
Egun horretan egingo dute, gainera, Urriko Azken Asteleheneko gaztaren enkantean lortutako diruaren banaketa. Ohitura da diru hori Calzada egoitzari ematea, dohaintzan. Aurten 7.500 euroko txekea emango dio Bilboko Mendata Berria jatetxeak, eta 4.100 eurokoa Xaibor disko festak.
Beraz, biak zenbatuta, guztira 11.600 euroko ekarpen ekonomikoa egingo diote Gernika-Lumoko Calzada egoitzari domekan.