Bertoko txokoek soinu berezia izango dute Santa Zezili Egunean
Santa Zezili musikaren patroi izendatu zuten Erdi Aroan, eta, horregatik, hainbat dira santu horren egunean (azaroaren 22an) musikagaz lotutako ospakizunak egiten dituztenak.Lea-Artibain, Mutrikun eta Busturialdean ere, ohitura hori mantentzen da orain...
Lea-Artibain, Mutrikun eta Busturialdean ere, ohitura hori mantentzen da oraindik; hala, herritar ugari ateratzen dira kalera egun horretan, herriko txoko ezberdinak soinu eta ahots bereziz alaitzeko.
Aurten ere, horrelaxe izango da; bai, behintzat, Bermeon, Busturian, Lekeition, Markina-Xemeinen, Mutrikun eta Ondarroan. Herri horietan talde, abesbatza eta musika banda ezberdinen kontzertuak egongo dira entzungai, eta zelan ez, musikaz girotutako kalejirarik ere ez da falta izango.