Mundakako Surf taldeak egindako dohaintzari esker, Jose Maria Etxeita udal liburutegiak surfaren munduari txoko bat utzi dio. Hala, liburutegiak ere eskaintza areagotzen du. Herrian errotuta duten kirol horren inguruko liburuak, aldizkariak edota artikuluak aurki daitezke hizkuntza desberdinetan. Mundaka Surf taldeko kideen esanetan, «inork surfaren inguruko liburuak utzi nahi baditu, Mundakako liburutegira eroan ahalko ditu».