Lanak amaitu arte azokan aparkatu ahal izatea eskatu dio EAJk udalari
Aparkaleku eskasia kontuan izanda 100 aparkalekutik gora kentzeak kezkatu egiten du EAJ. Udal azokan doan aparkatzeko aukera aztertzea eskatu dioteSaihesbideko lanen baitan, Artika auzoan jartzen ari diren biaduktoa egiteko lanak direla eta, abenduaren...
Aparkaleku eskasia kontuan izanda 100 aparkalekutik gora kentzeak kezkatu egiten du EAJ. Udal azokan doan aparkatzeko aukera aztertzea eskatu diote
Saihesbideko lanen baitan, Artika auzoan jartzen ari diren biaduktoa egiteko lanak direla eta, abenduaren 5a bitartean ezinezkoa da Askatasun eta Artike bideetan aparkatzea. Debeku horren aurrean, tarte horretan udal azokako aparkalekua doan erabiltzeko aukera ematea proposatu dio udal gobernu taldeari Bermeoko Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ).
Saihesbideari dagokion lanak «normaltasunez eta arazorik barik» jarraitu ahal izateko, aparkatze debekua «beharrezko neurria» dela uste duten arren, udalerriak daukan aparkaleku eskasia kontuan izanda, 100 aparkalekutik gora hilabete batez kentzeagatik sor litezkeen «arazoengatik» kezka agertu dute jeltzaleek. Haien esanetan, asko izan dira arazo horren aurrean galdezka gerturatu zaizkien herritarrak. Hori dela eta, EAJren ustez, Bermeoko Udalak «ezinbestean sortutako arazo horri irtenbidea emateko ahalegina egin beharko luke».
Modu horretan, Bermeoko EAJk bere proposamena aurkeztu dio udaleko gobernu taldeari; udal azokako aparkalekuaren erabilera doakoa izatea eskatu du datorren abenduaren 5era bitartean, hain zuzen ere. «Modu honetan, kale horietan aparkatzeko debekuaren aurrean, herritarrek beraien autoak uzteko aukera izango lukete, eta hainbat aparkatze desegoki, eta ondorioz sortu daitezkeen gorabeherak ekidin ahal izango lirateke», azaldu dute EAJko ordez- kariek.
Era berean, EAJk jakinarazi duenez, udal azokako aparkalekuaren ordutegia malgutzeko aukera azter dezaten eskatu diote udal gobernu taldeari, zerbitzua erabili ahal duten herritarren kopurua ahalik-eta zabalena izan asmoz».