Preso eta iheslariek bizi duten errealitatea gizarteratzeko asmoz egin dute Gernika-Lumoko Astran
Denak ala inor ez ekimena. Orokorrean, Busturialdeko gazteek gaiarekiko interesa badutela diote antolatzaileek.
Aurrera begira ere, euskal preso politikoen eta iheslarien egoera azaleratzeko jarduerak antolatzearen beharra ikusi dute Denak ala inor ez ekimenaren antolatzaileek. Errealitate hori Busturialdeko gazteei erakutsi gura izan diete, barikuan eta zapatuan Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialean egin dituzten jardunaldiekin.