Karakateko igoeran errekorra ezarri du Nahia Quincocesek
2010ean Maite Maiorak ezarritako errekorra hautsi du kirolari mendexarrak, 34 minutu eta 21 segundoko denboragaz. Iosu Uriarte markina-xemeindarrak hirugarren egin duNahia Quincoces mendexarrak irabazi du Elgoibarko 21. Karakateko igoera. Mendi lasterk...
2010ean Maite Maiorak ezarritako errekorra hautsi du kirolari mendexarrak, 34 minutu eta 21 segundoko denboragaz. Iosu Uriarte markina-xemeindarrak hirugarren egin du
Nahia Quincoces mendexarrak irabazi du Elgoibarko 21. Karakateko igoera. Mendi lasterketa oso ona egin zuen.Mendexakoa bigarren bider aurkeztu da Elgoibarko lasterketara, eta errekorra ezarri du. Hain zuzen ere, orain lau urte Maite Maiora mendaroarrak ezarritako errekorra txikitzea lortu du Quincocesek 34 minutu eta 21 segundoko marka berriagaz.
Iaz joan zen lehengo bidar eski taldeko kideekin batera Quincococes Karakateko igoera egitera. Esperientzia asko gustatu eta aurten errepikatzea erabaki du. Irabazi eta errekorra lortu ostean, pozik dago mendexarra.
Igoera bera oso polita dela nabarmendu du aurtengo irabazleak. «Lasterketak herriko plazatik irtetzen du, eta bakoitzak nahi duen bidetik egiten du gora. Gerokoan, goian, pila bat jende egoten da, animatzen. Bukaeran, elkarteak antolatuta sekulako indar jana ere egin genuen».
Inoizkorik jenderik gehien
Emakumezkoen sailkapenari dagokionez, bigarren Ainhoa Lendinez elgoibartarra sartu zen, 37 minutu eta 26 segundoko denboragaz.
Gizonezkoen sailkapenari dagokionez, Iñigo Lariz izan zen azkarrena, 27 minutu eta 37 segundoko denbora eginda. Atzetik Mikel Beunza nafarra sartu zen, 28 minutu eta 23 segundoko denboragaz, eta hirugarren, Iosu Uriarte markinarra-xemeindarra sartu zen, 28 minutu eta 50 segundoko denboragaz.
Antolatzaileek adierazi dutenez, «inoizkorik jende gehien» batu zuten zapatuan Karakateko igoeran. Irteera puntuan, denetara, 119 korrikalari batu zirela nabarmendu dute Morkaiko Mendizale Elkarteko kideek.