Ingurumenaren alde ezkutua ezagutarazteko argazkiak
Madariaga Dorretxeak 'Abstract: horrela ikusten dugu natura' erakusketa jarri du ikusgai; ingurumenean oinarritutako argazki abstraktuek osatzen dute erakusketa. 2015eko otsailaren 8ra arte izango da ikusgai.Busturiko Madariaga Dorretxeak erakusketa be...
Madariaga Dorretxeak ‘Abstract: horrela ikusten dugu natura’ erakusketa jarri du ikusgai; ingurumenean oinarritutako argazki abstraktuek osatzen dute erakusketa. 2015eko otsailaren 8ra arte izango da ikusgai.
Busturiko Madariaga Dorretxeak erakusketa berri bat jarri du ikusgai, ingurumena ardatz bezala hartuta. Hain zuzen, oraingoan, Abstract: horrela ikusten dugu natura erakusketa dakar biodibertsitate zentroak.Argazkiak Portafolio Natural elkarteko kideek atera dituzte. Hain zuzen, ingurumenari buruzko 30 argazki handi batzen ditu erakusketak. Lan horietan abstrakzioa eta errealismoa batzen dituzte autoreek, naturaren alde ezkutua bistaratzeko. Izan ere, ohiko konposizio eta irudietatik aldentzen saiatu dira argazkilariak, erakusketagaz naturaren beste ikuspegi subjektibo bat iradokiz.
Bisitariek ingurumenari buruzko argazki desberdinekin gozatzeko aukera izango dute, tartean Urtzi Veraren argazki saritu bategaz. Hain zuzen, Fritz Polking 2014 saria jaso zuen, Gorbeiako basoetan ateratako argazki bategatik. Erakusketa 2015eko otsailaren 8ra arte egongo da ikusgai Madariaga Dorretxean. Sarrera doakoa da.