30 eta 34 urteko bi lagun, eta 15 urteko adin txikiko bat atzeman zituen Ertzaintzak atzo, Gernika-Lumoko industriagunean. Enpresa baterako sarbidea oztopatzen zuten haga batzuk hartu nahian zebiltzala polizia ikusi eta alde egiten saiatu ziren hiru gazteak; hala ere, ertzainek berehala harrapatu zituzten. Atxilotuta eraman zituzten, lapurreta egitea leporatuta.
Enpresako jabearen arabera, lapurtu gura zituzten haga horiek 2000 euroko balioa dute. Egin beharreko izapideak amaituta, adingabea aske utzi zuen Ertzaintzak.