Familia artean, jai giroan izan dira Bermeoko udal zaharren egoitzako egoiliarrak
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Nagusien eguna ospatu zuten zapatuan Sancti Spiritus udal zaharren egoitzan. Familiek protagonismo handia izaten dute egoiliarrentzako jai egun horretan eta hainbat izan ziren bertaratu zirenak. Musika emanaldiak, danborrada, dantzak… izan zituzten, besteren artean, egunean zehar. Gainera, zaharren egoitzan denbora gehien daramatzaten Isabel Suarez eta Pilar Ruiz egoiliarrak omendu zituzten.
Argazkilaria: Bermeoko Udala
Argazkilaria: Bermeoko Udala
Argazkilaria: Bermeoko Udala
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.