Gernika-Lumoko Calzada egoitzak bere eguna ospatuko du asteburuan. Hain zuzen, domekan egingo dute egoitzan dauden nagusien omenezko jaia. 10:30ean emango diote hasiera eguneko egitarauari, txistulariekin eta suziriekin.
Meza, dantza saioa, kantu saioa, literatura lehiaketa…Iluntzera arte luzatuko da Calzada egoitzaren eguna.
Egun horretan egingo dute, gainera, Urriko Azken Asteleheneko gaztaren enkantean lortutako diruaren entrega. Ohitura da diru hori Calzada egoitzari ematea, dohaintzan. Aurten 7.500 euroko txekea emango dio Bilboko Mendata Berria jatetxeak, eta 4.100 eurokoa Xaibor disko festak.