Argazkilari bermeotarrak ematen duen zazpigarren hitzaldia izango da eguenekoa. Oraingo honetan, argazki kamaragaz egin daitezkeen efektu fotografikoei buruzko azalpenak emango ditu Iñaki Markaidak.Begi Handi Argazki Taldeak eta GIZek antolatutako hitzaldi hori etzi izango da, 19:30ean, Gizarte eta Kultura Etxean.